Información publicada en GARA el 8 de febrero de 2002.


      ESTATU ESPAINIARRAREN ERASO POLIZIAL ETA JUDIZIALA
      Grebalariek Iruñeko gaztetxean eutsiko diote barauari, elizatik kanporatuak izan ostean

      Atzo goizean kanporatu zituen Poliziak Iruñeko Donibane auzoko La Asuncion elizan itxialdian zeuden gazteak. Gose greba bertan behera uztea ez dute lortu, ordea. Elizatik Alde Zaharrean dagoen gaztetxera abiatu ziren, eta han eutsiko diote baraualdi mugagabeari. Zigor Ruiz bozeramaleak kalera irten bezain laster iragarri zuenez, azken gertaerekin «larunbatean esandako arrazoiak mantentzen dira, inoiz baino indar handiagoarekin». Hemendik aurrera, eragile ezberdinekin bilerak egingo dituzte, eta ez dute «elkartasunik nahi, salbuespen egoera honi aurre egiteko kompromiso zehatzak baizik».
      Ramon SOLA- Martxelo DIAZ | IRUÑEA

      Espero bezala, eguna argitu bezain laster aterarazi zituzten gose grebalariak joan den larunbatetik egun eta gauez beren etxea zen Iruñeko La Asuncion elizako sototik. Polizia espainolak hartu zuen ardura hori; identifikatu ostean kalean jarri zituen gazteak.

      Denak berriro bildu zirenean, hamasei grebalarien izenean baraualdiarekin aurrera segitu behar zutela iragarri zuen Zigor Ruizek. Hona bere hitzak: «larunbatean arrazoi batzuengatik sartuko ginela esan genuen, eta arrazoi horiek hor mantentzen dira, inoiz baino indar handiagoarekin gainera».

      Aurrerantzean beren biltoki izango den Iruñeko gaztetxerantz abiatu aurretik, kanporatzearen ardura salatu nahi izan zuen Zigor Ruizek. La Asuncion elizako erretorearen baimena zuten arren, operazio poliziala eragin zuen artzapezpikutzaren salaketa kritikatu zuten, «Fernando Sebastian eta bere taldeak Estatuaren estrategia errepresiboan parte hartu dute eta».

      Gertatutakoa ikusita, gose grebalariek argiago dituzte honakoak: «gazteok ez dugula eskubiderik, ez dugula adierazpen askatasunik, eta ez dugula gose grebarik egiteko eskubiderik ere», Ruizek esan zuenez.

      Elizan egindako operazioan ez zuten inor atxilotu, baina bertan zeuden hemezortzi lagunen nortasun agirien datuak hartu zituzten agenteek. Zigor Ruizek salatu zuenez, lokala miatzeko lekuko hartu zituzten bi grebalariei paper bat sinarazi nahi izan zieten, bertan ziren ikur eta mezuen ardura har zezaten, baina gazteek uko egin zioten.

      Honez gain, sei egun gose greban egon ondoren, gazteon osasun egoera ez zutela kontuan izan salatu zuten.

      Kalean grebalariei sostengua emateko bilduak ziren dozenaka abertzalek «Zuena terrorismoa, faxistak. Utzi bakean Euskal Herria» zioten kartelak eutsi zituzten poliziek zorrotz begiratzen zituztela, eta «A ellos la ley antiterrorista», «Alde hemendik, utzi bakean» eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko oihuak egin zituzten.

      Arratsaldean Iruñeko gaztetxean eskainitako prentsaurrekoan aurreikusita dituzten ekintzak egiteko asmoa dutela nabarmendu zuten: «Aurrera jarraituko dugu. Ez dago ez artzapezpikurik ez poliziarik euskal gazteria geldituko duenik», eman zuten aditzera.

      Bilerak martxan

      Hemendik aurrera, beraz, gose grebalarien lana Alde Zaharreko San Agustin kalean dagoen Iruñeko gaztetxean egingo da. Hasierako egunetan dena prestatzen aritu dira, eta aurrerantzean, salaketa ekintzekin batera, bilerak eta harremanak jarriko dituzte martxan eragile ezberdinekin, guztien artean euskal gazteriak pairatzen duen egoeraz mintzatu eta erabakiak hartzeko.

      Arlo ezberdinetako ordezkariak ­euskalgintzakoak, hezkuntzakoak, okupak, alderdiak, sindikatuak eta abar­ gonbidatuko dituzte, beraz, Iruñeko gaztetxera hurrengo egunetan, baina hau guztia atzo Zigor Ruiz bozeramaleak garbi azaldu zuen helburu batekin: «Ez dugu elkartasunik nahi; salbuespen egoera honi aurre egiteko konpromiso zehatzak nahi ditugu».

      Bestalde, Batasunak gose grebalarien kanporatzea salatu zuen eta «egun Estatu espainiarrak Euskal Herriaren kontra ezartzen dituen neurri frankisten eredutzat» jo zuen. Honez gain, gazteoi sostengua eskaini zien.

      «Euskal Herriaren askatasunaren defentsan oraina eta etorkizuna ordezkatzen dituen gazteria Aznar eta Estatu espainiarraren errepresioaren jomuga bihurtu» dela nabarmendu zuen talde abertzaleak. Gainera, afera honetan Elizak izan duen jokaera gaitzetsi zuen Batasunak, «bere izaera frankista erakutsi duela» nabarmenduz.


      Voluntad de seguir entre el frío del viejo frontón y el ruido de la obra

      M.D. | IRUÑEA
      Los jóvenes que están llevando a cabo la huelga de hambre de Iruñea habrán pasado ya su primera noche en el gaztetxe de la capital navarra, después del desalojo de la iglesia de la Asunción que sufrieron por la mañana. Aunque han agradecido el apoyo que han recibido por parte de los ocupantes del antiguo frontón Euskal Jai, es evidente que el nuevo recinto está peor equipado que el de la iglesia de la Asunción.

      El acceso, por ejemplo, es mucho más difícil. La calle San Agustín, en la que se encuentra el gaztetxe, se encuentra en obras para su peatonalización. Esto supone que no tiene pavimento, sino una capa de grava y arena que se convierte en un barrizal con la lluvia.

      Además, la entibadora, una máquina de grandes dimensiones que se utiliza para apuntalar la calle durante las obras, se encuentra justo delante de la puerta del gaztetxe. Por ello, el ruido de las obras es continuo durante todo el día, como sucedió ya durante la rueda de prensa que ofrecieron ayer.

      Los huelguistas, que se encuentran en el tercer piso del edificio que albergó el antiguo frontón, han notado también que tienen más frío en la nueva ubicación. Los seis días de ayuno que llevan contribuyen también a que la sensación de sea mayor.

      Lo que no ha cambiado es la marca del agua que beben los huelguistas. Si la imagen habitual de una huelga de hambre es una botella de plástico, en esta ocasión se ha modernizado, ya que los jóvenes han optado por una marca que comercializa su producto en llamativos tetra-briks amarillos.

      A pesar de todos estos inconvenientes, los dieciséis jóvenes que iniciaron la huelga de hambre el pasado sábado se muestran dispuestos a continuar con la protesta y con todas las actividades que tenían previstas.

      De este modo, Naroa Jauregizuria, portavoz de los huelguistas, explicó que este sábado 300 jóvenes represaliados y sus familiares protagonizarán una comparecencia en el gaztetxe. «Queremos denunciar la dinámica de criminalización y de represión contra los jóvenes y dar la palabra a los sectores más reprimidos», explicó.

      Asimismo, Jauregizuria señaló que a partir del lunes comenzarán la ronda de contactos con diversos agentes para impulsar una dinámica a favor de la construcción nacional de Euskal Herria. En la primera reunión participarán representantes de colectivos juveniles como gazte asanbladas, gaztetxes, IA y Duina, entre otros.

      «El objetivo que buscamos es avanzar hacia una solución democrática del conflicto y asumir compromisos para superar la situación de excepcionalidad que padecemos», recalcó Jauregizuria en nombre de los otros quince jóvenes que cumplen hoy siete días de ayuno.


      egin closed home